Autonomoen berriak

LANGILE AUTONOMOEN BAJA

blog image baja_por_enfermedad_comun.jpeg

Aste honetako artikuluan langile autonomoen bajari, eta hau hartzeko egin behar diren tramiteei buruz arituko gara. Nahiz eta, autonomoek baja gutxi hartzen dituztela esan ohi den, beharrezkoa da garbi izatea zein diren baja kobratu ahal izateko eman beharreko pausuak.

Autonomoak

Autonomoen baja deritzona, gaixotasun arrunt edota gaixotasun edo istripu profesional batengatik sortu daiteke. Hasiera batean, aldi baterako ezintasunagatik gehienez 12 hilabetez jaso daiteke prestazioa eta kasu batzuetan 6 hilabete gehiagoz luzatzeko aukera egongo da. Gure etxe-sendagileak edo Mutuako sendagileak baja agiria firmatzen digun momentuan hasten da prestazioa kobratzeko egin beharreko prozesua.

Aipatu dugun baja agiria etxe-medikuak firmatzen du gaixotasun arrunta bada, baina prestazioa onartzeko boterea Lan Mutuek eta INSSek (Instituto Nacional de la Seguridad Social) dute. Eta beraz dokumentazioa mutuan aurkeztu beharko dugu 15 eguneko epean.

Hauek dira Mutuan aurkeztu beharko ditugun dokumentuak baja onartu ahal izateko:

                        z-Baja eta baja konfirmazio zihurtagiriak.

                        -NAN fotokopia.

                        -Azken 3 autonomo kuoten ordainketa zihurtagiriak.

                        -Jarduera zein egoeratan gelditzen den adierazten duen dokumentua.

                        -Baja prestazioa kobratu nahi den kontu korrontearen zenbakia.

Zenbat kobratzen da?

Baja Arrunta izanez gero:

-Lehen egunetik hirugarren egunerarte ez da ezer kobratzen.

-Laugarren egunetik hogeigarren egunerarte kotizazio oinarriaren %60 kobratzen da.

-Hogeita batgarren egunetik aurrera kotizazio oinarriaren %75 kobratuko da.

Baja arrunta izan ordez, Lan Istripu edo Gaixotasun Profesionala izanez gero, kotizazio oinarriaren %75 kobratuko da bajaren egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Kotizazio Oinarri minimoagatik kotizatzen bada, jasotzen den prestazioa oso murritza da hileroko autonomo kuota ordaindu ondoren, eta komenigarria da baja aseguru pribatu bat kontratatua izatea. Hala diru iturri extra bat izango genuke gure bizitza maila mantentzea lagunduko ligukeena.

Autonomo titularra ordez, kontratatuta dagoen langile bat bada baja egoera bat duena, hauek lirake kontuan hartu beharreko puntuak:

-Langileak 3 eguneko epea izango du enpresari bajaren justifikazioa emateko.

-Enpresa zertifikatua bidali beharko da langilearen egoera baja hastean nolakoa zen justifikatzen duena.

-Baja edo istripu dokumentua. Kontuan izan laneko baja bat bada, Etxe-Medikuarengana joan ordez, Mutuako medikura joan behar direla langileak baja tramitatzera.

-Baja arrunta bada, lehen 15 egunen ordainketa enpresaren kontu izango da, Kotizazio oinarriaren %60 kobratuko dutelarik. Ondorengo 5 egunetan 20.egunarte %60 kobratzen jarraituko lukete, baina INSSek ordaindua (Mutuaren bitartez delegaturik), eta 21.egunetik aurrera kotizazio oinarriaren %75 kobratuko lukete INSSek ordaindurik.

Ordea, baja edo istripu profesionala izanez gero, baja ondorengo egunetik kotizazio oinarriaren %75 jasoko luke langileak eta zuzenean INSSek ordainduko du (baja izaten duen eguna lan egun bezela ordaindu beharko luke enpresak).

Autonomoen bajan eman beharreko pausuak erabilgarri izango direla espero degu. Inolako zalantzarik baduzue, jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan eta kasu bakoitzean behar duzuen laguntza eskeiniko dizuegu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar