Aste honetako artikuluan autonomo kuotari buruz arituko gara, denbora gutxi falta baita urtea bukatzeko eta 2022rako igoera txiki bat izango baita. Kotizazio minimoa duten langile autonomo guztiek gutxi gora behera hilero 8€ gehiago ordaindu beharko dituzte Gizarte Segurantzan.
2022 urteko aurrekontuetan barneraturik dago kotizazio minimoaren igoera txiki bat, eta aldi berean kotizazio portzentaien igoera bat ere bai. Azken finean urtero ia 100€ gehiago ordaintzea litzake igoera hau. Kotizazio portzentaiak %30.3tik %30.6ra pasatzen dira, hala Gobernu zentralak rekaudazioa 173 milioitan handitzea espero du.
Gauza jakina da, pandemia gogor hau pasa ondoren negozio askok ez direla beren momento onena pasatzen ari, eta aipatutako igoera honen legediak ez atzeratzeak ez du batere laguntzen, TicketBai sistemaren inplementazioak laguntze ez duen bezalaxe.
Autonomo askok espero zuten egoera kotizazio behingoz benetako irabazien araberakoa bihurtzea zen, baina oraindik ez da hala izango. Garbi dago, diru hori kotizatu egiten dela, eta ez dela desaprobetxatzen, hau da, jubilazio, aitatasun/amatasun, eta beste hainbat egoera ordaintzeko kontuan hartzen den dirua da, baina agian ez da momento egokiena.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik informazio guztia ekartzen saiatuko gara, eta garbi dago 2022ak legedi aldaketa ugari ekarriko dizkigula.
Utzi zure iruzkina