Autonomoen berriak

KIT DIGITAL 2024

blog image logo_kit_digital2_1.png

Aste honetako artikuluan autonomoen artean asko hitz egiten ari den laguntza bati buruz hitz egingo dizuegu, ordenagailua portatil bat erosteko 1.000€ko bonoari buruz. Zein diren kontuan izan beharreko puntu nagusiak, zein diren betebeharrak eta azalpen orokorrak bonoa eskatu ahal izateko ez bait da dirudien bezain erraza. 

Lehenagotik martxan zegoen KIT DIGITAL BONOA, baina orain 1.000€ gehitu daitezke laguntzara, ORDENAGAILU bat erosi ahal izateko.

Hala eta guztiz ere, argitu beharra dago KIT DIITAL BONOA osorik eskatu behar dela ordenagailua bono honekin erosi ahal izateko. Hau da, ezin da ordenagailuaren zatia bakarrik eskatu, horrekin batera ondoren aipatutako Soluzio Digitalenbat ere aukeratu beharko litzake:

Bono osoaren gehiengo laguntza = 3.000€

BONOA ERABILI AHAL IZATEKO SOLUZIO DIGITALAK:

                               WEB ORRIAK

                               SARE SOZIALEN KUDEAKETA ZERBITZUAK

                               BEZEROEN KUDEAKETARAKO PROGRAMAK

                               FAKTURA ELEKTRONIKOENTZAKO PROGRAMAK

                               OFIZINA BIRTUALAK

BERRITASUNA      ORDENAGAILU EROSKETA (max 1.000€)

**Kontuan izan ordenagailuarekin batera zerbitzu informatiko bat ere kontratatu behar izango dela (cibersegurtasun programak, faktura elektronikoak egiteko programak, …) eta Agente Digitalizatzaileak bukaeran zerbitzuaren %15a eskatu ahal izango du ordenagailua itzuli beharra ez izateko.

BONOAREN FUNTZIONAMENDUA:

Perfil bat sortu beharko da “Acelera Pymes” programan eta galdeketa txiki bat egin eta onartzen dutenean BONOA onartua gelditzen da. Ondoren Agente Digitalizatzaile bat aukeratu behar da (bertako katalogoan dagoena beti) eta honek zerbitzua egin ondoren faktura sortuko du, kontuan izan BEZaren zatia autonomoak ordaindu beharko duela (ondoren BEZ deklarazioan sartuko da gastu bezela noski).

ESKAERA FASEAK:

-Hasierako Fasea: Perfilaren sorrera Acelera Pyme eta 3 test egitea.

-Eskaera Fasea: Eskaeraren aurkezpena sede electrónica estekan.

BETEBEHARRAK:

-6 Hilabete altan izan jarduera ekonomikoan eta gehienez 2 langile kontratatu izatea (autonomoa barne).

Gipuzkoautonomotik bezeroentzako eskaerak egingo ditugu, beste laguntza batzuekin bezalaxe. Eta kasu honetan Hasierako Faseagatik 60€+BEZ kobratuko genituzke eta Eskaera Faseagatik 90€+BEZ.

Beraz, jarri zaitezte gurekin kontaktuan lehenbailehen guk egitea nahi baduzue eta laguntza aktibatu bezain laster martxan jarriko genuke eskaera.

Ongi izan

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar