Denbora luze daramagu iada autonomo erregimen berezian 2023 hasieran indarrean jarri zuten kotizazio sistema berriaren inguruan eta Gipuzkoautonomon beti saiatzen gara gure bezeroen kotizazio oinarria benetako irabazien araberakoa izatea.
Aste honetako artikuluan hilero pagatzen den kuotaren erregularizazioaren inguruan hitz egingo degu. Hilabete honetan zehar espero da 2023 urtean zehar ordaindutako kuoten erregularizazioa egitea Gizarte Segurantzatik, benetan izandako errendimenduaren arabera. Eta datu ha jakin ahal izateko Errenta Aitorpenean aurkeztutako begiratu eta aztertuko dute.
Telematikoki jasoko da erreglarizazioren notifikazioa NOTESS (Notificaciones Telematicas de la Seguridad Social) sistemaren bitartez. Gogoratu autonomo altan egiten den momentutik notifikazioak beti telematikoki jaso behar direla. Onartzeko zertifikat digital, edo antzeko identifikazio elektronikorenbat izan beharko duzue.
Erregularizazioaren funtzionamendua oso ulerterreza da, Gizarte Segurantzak gure errendimenduaren arabera izan behar genuen gutxieneko Autonomo Kuota zein zen kalkulatuko du, eta ondoren urtean zehar hilero pagatutakoarekin alderatu. Behar baino gutxiago ordaindu bazen erregularizazio kalkulatuko dute eta ordaindu egin beharko da. Alderantziz, gehiegi ordaindu bada eta kotizazio handiegia izan bazen, itzulketa bat jasoko litzake Gizarte Segurantzatik.
Errendimendu gargiak kalkulatzeko, 2023 urteko irabaziei gastu guztiak kendu beharko genizkioke (autonomo kuotak ez dira gastutzat hartzen kalkulo honetarako), eta ondoren ateratako emaitzari %7 murriztu (Sozietateen jabe diren autonomoen kasuen murrizketa hau %3ko izango da). Emaitza hori 12 zati eginez hileroko errendimendu garbia aterako genuke, eta honekin jakingo genuken zein tartetan kotizatu behar genuen.
Azkenik aipatu nahi genizuen, urtez urte kotizazio tarte horiek igotzen joango direla 2024 eta 2025an zehar, hala autonomoen erregimenaren eta erregimen orokorraren artean parekotasuna bilatzen ari dira. Dakizuen bezela kotizazioan ordaintzen den dirua ez da galtzen eta garrantzitsua da kotizazio egoki bat izatea baja bati edo jubilazioari begira diru sarrera duin bat izan ahal izateko.
Utzi zure iruzkina