Autonomoak garenok, lan bat egin ondoren kobratu ahal izateko irabazi faktura bat sortu behar dugu beti. Faktura hauetan egin degun zerbitzua edo saltzen dena adierazten da noski, baina data limite batzuk daude, faktura hori egin ahal izateko.
TicketBai indarrean sartzera doa 2022an, eta garrantzitsua da fakturak emititzerakoan autonomoak ditugun betebeharrak kontuan izatea eta fakturaziorako legedia nolakoa den ezagutzea. Gogoan izan, sistema berri honen funts nagusia, Ogasunari zuzenean izandako irabazien informazioa bidaltzea dela.
Bezeroa pertsona fisiko partikularra denean: faktura emititu eta bezeroari eman/bidali beharko zaio, produktua saldu edota zerbitzua eskeintzen den momento berean. Normalean denda, saltoki, taberna eta halakoak izaten dira egoera honetan daudenak.
Bezeroa autonomo edo enpresa denean: faktura emititu ahal izateko azken eguna, zerbitzua egin eta hurrengo hilabeteko 16.eguna izango litzake, hau da, kasu honetan faktura bidaltzeko tarte bat izango litzake.
Autonoen artean ere, badira fakturak multzokatzen dituztenak, hilabete berean bezero berarekin lan bat baino gehiago egiten direlako. (Faktrua Laburbilduak bezela ezagutzen dira). Kasu hauetan ondorengoak izan beharko dituzuekontuan.
Egindako zerbitzuak egun desberdinetakoak izan daitezke faktura hauetan, baina beti hilabete berdinean eginak izan behar dira. Hau garrantzitsua da, likidazioa trimestraletan eragina izan bai dezake.
Faktura emititu ahal izateko azken eguna, zerbitzua egin eta hurrengo hilabeteko 16.eguna izango litzake, profesional edo enpresa bat bada faktura jasoko dueña.
Faktura egin ondoren kopia bat gorde beharko da 4 urtez. Beharrezkoa da hau, Ogasunak inspekzio bat egingo balu dokumentu guztiak ongi izan ditzagun.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik fakturak egiteko moduan arreta berezia jartzea garrantzitsua dela gomendatu nahi dizuegu. Behin faktura emititzen denean obligazio fiskalak bete behar dira nahiz eta faktura ez kobratu. Edozein zalantza duzuelarik deitu iezaguzue.
Utzi zure iruzkina