Autonomoen berriak

2016an egongo diren kotizazio oinarriak

blog image calculo_ss.jpg

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, autonomoak kotizazio oinarri berriak izango ditugu, non maximoa 3642€ izango den eta minimoa 893,10€. Zuetako askok kotizazioari buruz galderak egiten dizkiguzutenez, ondorengo artikuluarekin zalantza horiek argitzen saiatuko gara.

Kotizazio oinarri hauek orain dela oso gutxi Estatuko Boletin Ofizialean (BOE) argitaratu dituzte, eta hauekin batera autonomoen jarduera motak ezartzen duen kotizazio tasa.

Kotizazio oinarriak aldatzeko bi epe bereizten dira. Lehenengoa urtarrilaren 1etik apirilaren 30 arte, aldaketa hauek uztailaren 1ean jarriko lirake martxan, eta bigarrena azaroaren 1 arte, non egindako aldaketak hurrengo urterako izango lirateken.

2016an ere adinaren arabera hainbat muga izango dira kotizazioa oinarria aukeratzerako orduan. Hauek dira muga horiek:

-2016ko urtarrilaren 1ean 47 urte baino gutxiago dituzten langileek kotizazio maximo eta minimoaren artean dagoen oinarri bat aukeratu ahal izango dute (893,10€ eta 3642€).

-Egoera berdinean egongo dira 47 urte dituztenak, eta 2015eko abenduan 1945,8€ baino gehiagoko kotizazio oinarria zutenak.

-2016ko urtarrilaren 1ean 47 urte dituztenak eta abenduan 1945,8€ baino txikiagoa den kotizazio oinarria dutenak ezin izango dute 1964,70€ baino kotizazio oinarri handiagoa izan. Salbuespen bat dago ordea, 2016ko ekainaren 30a baina lehen kotizazio oinarria handitzeko aukera dute.

-48 urte baino zaharragoak: 963,30€ eta 1964,70€ arteko kotizazio oinarria aukeratu beharko dute.

-Ordean 50 urte baino gutxiago dituzten eta bizitza laboralean zehar 5 urtez Gizarte Segurantzan kotizatu duten autonomoak, 893,10€ eta 1964,70€ arteko kotizazio oinarria izango dute, beraien azken kotizazioa 1945,80€ baino txikiagoa izan bada.

-Azken kotizazioa 1945,80€ baino handiagoa izan dutenek, beraien kotizazioa oinarria 893,10€ eta 50urte arte izan duten kotizazio oinarria %1ean handituz ateratzen denaren artean aukeratu dezakete. %1 horrekin ez bada 1964,70€tara iristen, hori izango da kotizazio oinarri maximoa hilean.

 

Hauek dira kotizazio oinarriari buruz, Gizarte Segurantzak jartzen dituen muga nagusiak. Zuen kotizazioaren oinarriaren edo jubilazioaren inguruan zalantzak baldin badituzue, idatzi eta zuen kasua bereziki aztertuko dugu. Gure helburua autonomoei laguntzea da. Idatzi inungo zalantzarik gabe.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar