Badira urte batzuk iada, autonomo, freelancen eta batezere ekintzaileen artean hitz hau asko entzuten dela: Coworking.
Estatu batuetatik iritsi den ideia bat da coworking-a eta bulegoa partekatzearen kontzeptuari bira haundi bat eman dio.
Coworking bateko kide bakoitzak bulegoan erabiltzen duen zatiagatik ordainduko du eta beste profesional batzurekin batera arituko da lanean asteko ordu batzutan. Coworking-a ongien definitzen duen hitza kolaborazioa izan daiteke. Lanean aislatuta egon ordez, elkarren ondoan aritzen dira lanean eta hala ideiak, jakintzak etabar patekatzeko aukera dute.
Kolaborazio honek normalean lan-talde baten eraketa sortzen du. Eta oso arrunta izaten da coworking bateko partaideak elkarren artean osagarri izatea eta prozesu produktiboko zati haundi bat burutzea. Ekintzaileak dira lan egiteko era honekin onura gehien edukitzen ari direnak. Onura bikoitza bait dute. Lantoki bat edukitzeagatiko gastuak partekatu egiten dira, eta gainera sortzen den networking horrek kontaktu profesional oso erabilgarriak eduki ditzake negozioaren hasieran.
Coworkerrak garrantzia ematen dioten beste onura bat ikasketa jarraitua da, eta coworking zentru hauetan asko ematen da. Oso arrunta izaten da noizean behin kurtso eta tailerrak egitea langile eta coworkerren formazioa hobetzeko.Esan bezala gipuzkoan eta europa mailan gero eta autonomo eta freelance gehiago dira coworking-aren bidez sinergiak bilatzen dituztenak. Coworking lantokiak negozio eredu eta ideia berriak sortzen asko laguntzen dute baina bilaketa eta konparaketa egoki bat egin behar izaten da, ez bait dituzte onura berdinak ekarriko zure negozioarentzat.
1 Iruzkinak
13-11-2015 Oier
Muy interesante esto del coworking
Utzi zure iruzkina