Negozio asko dira udaran zehar beren fakturazioa eta lan kantitatea asko handitzen zaiena, eta ondorioz zerbitzuaren kalitatea mantentzeko beharrezkoa egiten zaie langileak kontratazea lan karga handia duten hilabete hauetan.
Sektorearen arabera kontratazio prozesu hori errazagoa edo zailagoa izan daiteke, baina normalean bi arrazoi nagusi izan ohi dira.
Langabezi tasa altua izateak, lan eskeintzara jende gehiago aurkeztea dakar eta ondorioz aukeratzea ere neketsuagoa.
Langileak gero eta prestatuago daude, bai formazio eta baita esperientza mailan.
Sektorearen arabera kontratazio prozesu hori errazagoa edo zailagoa izan daiteke, baina normalean bi arrazoi nagusi izan ohi dira.
Langabezi tasa altua izateak, lan eskeintzara jende gehiago aurkeztea dakar eta ondorioz aukeratzea ere neketsuagoa.
Langileak gero eta prestatuago daude, bai formazio eta baita esperientza mailan.
Ondorioz oso posible da, lan eskaintza bat publikatzerakoan Kurrikulum ugari jasotzea lan hori nahi duten pertsonen eskaerarekin. Askotan egiten dena zera da, filtro bat egiteko baldintza mínimo batzuk eskatu, adibidez hizkuntza desberdinen maila mínimo bat edo lan mota horretan esperientzia izatea, izan ohi dira normalenak.
Normalean autonomoak kontaktu zuzenekoak izaten dira eta entrebista indibidualak nahiago izaten dituzte hautatutako pertsonekin, enpresa handietan egiten diren taldeko elkarrizketak ez dira batere ohikoak. Entrebista ahalik eta naturalen egiten saiatu behar da eta betiko galdera tipikoetatik urruntzen saiatu. Kurrikulumari buruzko informazioaz galdetzen bada prestatutako erantzunekin topo egin dezakegu eta zuzena ez den espektatiba bat sortu daiteke langile horrekin.
Langile berrirenbat kontratatzeko intentzioa badezue, Gipuzkoautonomo aholkuaritzatik kontuan izan behar dituzuen hainbat ezaugarri aipatu nahi dizkizuegu:
-Argi izan zein den bilatzen dezuen perfila.
-Lan eskaintza benetako kondizioekin aurkeztu, hala ondorengo gaizki-ulertu asko ekidin daitezke.
-Aurretiko aukeraketa bat egin hautagai desberdinen artean, eta haien referentziak lortzen saiatu, balorazio zuzen bat egin ahal izateko.
Langile egoki eta onak izan nahi badira negozioan, hautaketa prozesuan denbora eta esfortzua gastatu beharra dago, kontuan izan eragin handia izan dezakeela negozioaren etorkizunean eta ondorioz autonomoaren lan bizitzan.
Utzi zure iruzkina