2022 urte amaieran 13/2022 Lege Dekretuarekin autonomoentzako kotizazio sistema berri bat martxan jarri zen, 2023ko urtarrilaren 1etik Aurrera aplikaturik.
Sistema berri honekin benetako irabazien araberako kotizazio sistema jarri da, eta bertan langile autonomentzat 15 kotizazio tarte desberdin egongo dira. Eta 3 urtetan zehar igotzen joango dria tarte bakoitzean izan beharko den gutxieneko edo gehienezko kotizazio oinarria.
Irabazi errendimiendu garbiak kalkulatzeko urtean izandako guztizko fakturazioari gastuak kendu behar zaizkio eta ateratzen den emaitzari automatikoki %7ko dedukzio bat aplikatuko zaio gastu orokor bezela (autonomo sozietarioentzat %3ko dedukzioa izango da). Ateratzen den emaitza hori izango da zein tartetan kotizatu beharko degun adieraziko diguna.
Urtean zehar Gizarte Segurantzan autonomo kotizazio oinarria aldatzeko 6 aukera daude gaur egun, 2 hilabetetik behin. Urte bukaeran izango baita benetako izabazien arabera kotizazio oinarriaren erregularizazioa egiten den unea. Kotizazio oinarria kasu batzuetan baxuegia izan daiteke eta ondorioz kuota txikiegiak ordaindu direlako gehiago ordaindu beharko da urte bukaeran. Ekaina bukatzearekin 2024ko aldaketa egiteko hirugarrenaukera ere amaituko da. Beraz apirila bukatu baino lehenago eginez gero kotizazio oinarriaren aldaketa eskaera, maiatzaren 1etik aurrera aplikatuko da.
Oraindik ere zalantza asko daude kotizazio sistema honen inguruan, adibidez puntualki fakturatu nahi dutenen egoeran zer egin. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik honen inguruko informazio guztia ekartzen saiatuko gara beti bezela!
Utzi zure iruzkina