Urtero bezelaxe Lanbidek abian jarri du ekintzaileen proiektu berrien kontsolidaziorako ematen duen diru-laguntza. Duela egun gutxi batzuk iada eskaerak egin daitezke, eta aste honetako artikuluan laguntza honen ezaugarri nagusiak azaldu nahi dizkizuegu.
Nori dago zuzendua?
Enpresaburuak eta banako profesionalak eta ondasun-erkidegoko eta soziatate zibileko kideak.
Betebeharrak
-Euskal Herrian erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
-Aktibitate ekonomikoaren alta, 2023ko urriak 31 ondoren eta subentzio eskaera egin baino lehen egitea. (Gutxienez 10 hilabetez egon beharko da altan diru-laguntza jaso ondoren).
-Autonomo bezela alta egiterako unean, langabezian egotea eta Lanbiden altan egotea lan bilaketa egoeran.
-Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekin ez inolako zorrik izatea.
-Diru-laguntza honen funtsa berdina duen beste dirulaguntzarik ez eskatu izana.
Eskaera Epea
2024ko urriaren 31 arte izango da eskaera epea.
Aipagarria gogoratzea, diru-laguntzak eskatu diren dataren arabera joango direla onartzen, beraz, lehenbailehen eskatzea hobe litzake aurrekontu guztia amaitu baino lehen.
Diru-laguntzan sartzen diren gastuak
1. Negoziorako lokalaren alokairua.
2. Asesoria fiskala, laborala, kontabilitate, juridiko eta administratibo gastuak.
3. Hileroko Gizarte Segurantzako autonomo Kuotak.
4. Publizitate gastuak: publizitate kanpainak (FACEBOOK) eta web orrien mantentze/diseinu gastuak.
5. Komunikazioa gastua: Lokalen rotulazioagatiko gastuak. Iluminazioa eta diseinua eta kolokazioa.
6. Ikasketa gastuak. Aktibitate ekonomikorako egiten diren formazio gastuak.
Diru-laguntza epea eta prestazio ekonomikoa
-Pertsona bakoitzarentzako 2.500€ko diru-laguntza izango da. (15% handituko litzake kantitate hori, 30 urte baino gutxiago izateagatik, edota emakumea izateagatik).
-Alokairu, aholkularitza eta autonomo kuoten gastuak, diru-laguntza onartzen duten unetik kontatzen hasita 10 hilabetez egongo lirake subentzionatuta.
-Gainontzeko gastu subentzionagarriak EJZn alta egunetik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 10 hilabeteko epera arte, dirulaguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta..
Ondorengo estekan subentzioaren oinarriak atxikitzen dizkizuegu: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/apec-2024/web01-tramite/eu/
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik halako diru-laguntza eskatze zerbitzua eskeintzen degu eta tramite guztiak gure gain utzi. Tarifa 60€+IVA izango litzake eskaera egiteagatik eta onartu ondorengo justifikazioa egiterakoan beste 60€+IVA.
Utzi zure iruzkina