Autonomoen berriak

Errenta Aitorpena 2023

blog image Captura_de_pantalla_2024_03_18_084908.png

Errenta Aitorpenaren kanpaina hastear da beste urte batez, eta aste honetako artikuluan, errenta egiterakoan kontuan izan beharreko gauza garrantzitsuenak aipatuko dizkizuegu.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan iada errentari buruzko hainbat zalantzak jasotzen ari gera. Beste behin Gipuzkoako Foru Ogasunetik ahalik eta autolikidazio proposamen gehien bidaltzen saiatuko dira, baina gogoratu autonomoak ez dutela inoiz jasotzen proposamen hau, eta 6.anexoa bete behar dela bere aktibitate ekonomikoen urteko informazio guztia adieraziz.

Hauek dira Errenta egiteko kontuan izan beharreko datak:

               Autolikidazio proposamena onartzeko apirilaren 8tik aurrera.

               Mekanizatua egin ahal izateko apirilaren 16tik aurrera, zita eskatu ahal izango da presentzialki egiteko errenta.

               Online aurkezteko apirilaren 11ti aurrera ekainaren 30 arte.

Jarraian errenta aitorpen gehienetan egertu ohi izaten diren ezaugarri, redukzio eta dedukzioak aipatuko dizkizuegu.

1) Autolikidazio proposamenta onartzerakoan badira aldatu edo gehitu daitezkeen datu batzu: Alokairuagatiko irabaziak, etxebizitza erosteagatiko/alokatzeagatiko dedukzioa, dohaintzak etabar. Gainera onartzerako unean, helbide fiskala modifikatu daiteke.

2) Zerga Oinarri orokorrari aplikatzen zaizkion murrizpenak:

Mutualitateei egindako aportazioengatiko murrizpenak
EPSVak
Pentsio planak
Prebisio aseguratuei egindako aportazioak

3) Deklarazioa indibidualki edo bateratua egiten den familiarekin:

Emazte/Senarra edo seme-alabak dituzten askok bi aukerak izaten ditu normalean. Baina ez da aukera bat bestea baino hobea izaten beti. Urtero ikusi beharko da ea zenbateko irabaziak izan dituen familiako partaide bakoitzak eta ea bateratua edo indibiduala hobe ateratzen den.

4)Seme/Alabak izateagatik izaten diren dedukzioak.

5)Etxebizitza erosteagatiko dedukzioak.

6)Etxebizitza alokatzeagatiko dedukzioak.

7) Autonomoak: 6.Anexoa bete beharko dute, urte osoko irabazi eta gastu guztiak ongi banatuz.

Errenta aitorpenean aukera desberdin izaten dira, beraz edozein zalantza duzuelarik deitu Gipuzkoautonomo aholkularitzara eta behar duzuen laguntza eskeiniko dizuegu!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar