Otsailak 14ean Eusko Jaurlaritzak diru laguntza berri bat eskatu ahal izateko aukera ireki zuen, non, empresa txiki eta autonomoen lan maila mantentzen laguntzeko, transizio ekologiko eta digitala egin ahal izateko inbertsioak bonifikatu daitezkeen.
Bi lerro desberdin banatzen dira laguntza honetan:
A LERROA: Trantsizio ekologikoa: Efizientzia energetikoa eta aurrezte energetikoa bilatzeko egiten diren inbertsio eta obra desberdinak sartuko dira.
B LERROA:
- Ekipo informatiko edota aplikazio informatikoen berritzea.
- Enpresaren berritze eta digitalizazio prozesurako berrikuntzak (TICKET-BAI ).
- Salmenta sustatzeko sistema berrien inplementazioa (web orriak, online salmenta….)
- ONURADUNEK BETE BEHARREZKOAK:
- Dirulaguntza jaso ahal izateko inbertsio desberdinak (ekologikoa edo digitala) ordaintzea 2021eko urtarrilaren 1 ondoren eta laguntza eskaera egin baino lehenago.
- Jarduerako enplegu maila mantentzea, laguntzaren izenak dion bezalaxe. Ezingo da langilerik kaleratu, laguntza eman eta sei hilabete ondoren arte gutxienez.
- Langilerik ez duten autonomoek aktibitate ekonomikoa martxan mantendu beharko dute sei hilabetez gutxienez.
https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2022/treco/web01-tramite/es/
Aurkezpen epea 2022ko otsailaren 14tik 2023ko maiatzaren 31 arte da, baina eskatzea pentsatuta badaukazue, lehenbailehen egitea gomentdatzen dizugue, jende askok eskatuko duelako eta ondorioz diru-laguntzarako dagoen aurrekondua bereala bukatuko baita.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik beti saiatzen gara zuentzat eskuragarriak diren laguntzei buruzko informazioa ekartzen, eta hala jarraituko dugu urtea aurrera doan heinean etorriko diren subentzio berriekin.
Utzi zure iruzkina