Autonomoen berriak

MODU ELEKTRONIKOAN EGIN BEHARREKO TRAMITEAK

blog image 840_560.jpg

Astelehen honetatik aurrera, langile autonomo guztientzat nahitanahiezkoa izango da Gizarte Segurantzarekin egin nahi dituzten tramite eta komunikazio guztiak modu elektronikoan egitea.

 

2018 urte hasieran ESS/214/2018 Ministerio Ordenantza aurkeztu zuten, eta bertan 6 hilabeteko epea adierazten zuen tramiteak modu elektronikoan egiteko betebehar hau martxan jartzeko. Urriaren 1etik aurrera autonomo guztiak modu telematikoan egin beharko ditugu gizarte segurantzarekin, kotizazio, afiliazio eta bestelako tramiteak.

Gizarte Segurantzak bi bide ematen dizkigu gestio hauek egin ahal izateko. Batetik SISTEMA RED eta bestetik gizarte segurantzako SEDE ELEKTRONIKOA. Hauetan sartu eta erabili ahal izateko autonomoak DNI elektronikoa, Zertifikatu elektroniko bat edota Sistema CL@VE eduki beharko du aktibatuta.

Ondorengoak, modu telematikoan egin daitezkeen tramite batzuk dira:

               Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta eta bajak

               Autonomoen datuen aldaketa

               Kotizazio-oinarrien kontsulta eta modifikazioak

               Egindako aurkezpenen kopiak

               Gerorapenen eskaera

Gauza guzti hauetaz gain, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak bidaltzen dizkigun notifikazio guztiak, gure postontzi elektronikora iritxiko zaizkigu, eta ondorioz 10 egunetik behin sartu beharko dugu, batenbat iritxi zaigun ziurtatzeko.

Gipuzkoautonomo aholkularitzan badakigu langile autonomo askorentzat ez dela batere erraza betebehar guzti hauek kontrolpean izatea, baina horretarako gaude gu! Ordezkaritza baten bitartez gu izan gaitezke tramite guzti hauetaz arduratuko garenak, momentuoro egin beharreko tramitazioak egingo genituzke zuen izenean eta noski iristen diren notifikazioen berri emango genizueke!

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar