Autonomoen berriak

DONOSTIA SUSTAPENEKO 2024KO DIRU LAGUNTZA

blog image papel_moneda_1.jpg

Urtero data hauetan izan ohi den bezalaxe, Donostiako Sustapena erakundeak enpresa berrien sorrera bultzatzeko diru laguntza argitaratu du.

Hainbat baldintza bete behar dira eta jarraian aipatuko dizkizuegu kontuan izan ditzazuen:

Jarduera ekonomikoen alta 2024/01/01 eta 2024/12/31 artean izan behar litzake.

Aktibitate berdina ez egin izana aurreko 6 hilabeteetan.

Aktibitate fiskala edo jardueraren aktibitatea Donostian izatea.

Enpresa plan bat aurkeztea edo Fomentoko kurtsoa eginda edukitzea.

 

Diru-Laguntza: Oinarritzat 1.500€ izango dira, eta kasu batzuetan gehiago izan daiteke:

Emakumea izanez gero edota 35 urte baino gutxiagoko edo 45 urte baino gehiagoko autonomoa: 150

Negozioaren lokala Donostiako auzo espezifiko batzuetan izateagatik: 500€ 

Negozioaren loaka alokairuan edo hipotekan edukitzeagatik: 2.000€

Negozio lokalaren erreformak izanez gero: 7.000€ gehienez (gastuak eta fakturak aurkeztuz)

 

Gastuak subentzionagarriak alta egin baino 2 hilabete lehenago edo 12 hilabete ondorengoak izan behar dira:

Enpresa konstituzioaren gastuak.

Lokala erreformatzeko obra gastuak.

Negozioa erosteagatiko gastuak.

Formazio gastuak (aktibitatearekin zerikusia duten formazioak).

Alokairuagatiko gastuak.

Aktibitate ekonomikoari lotutako inbertsio gastuak.

 

Justifikazioa: Laguntza onartzerakoan 2 hilabete lehenago izandako gastuekin, edo aktibiatea hasi eta urtebetera. Beti ere fakturak eta ordainagiriak bidaliz.

 

*Ez da bateragarria Lanbideko ekintzaile laguntzarekin.

Jarraian Donostia Sustapenak eskeintzen duen subentzioaren esteka uzten dizuegu, bertan betebehar eta ezaugarri guztiak kontuan izan ditzazuen: 

 

 

 

Negozioentzako laguntza (fomentosansebastian.eus)

 

Gipuzkoautonomo aholkularitzan diru-laguntza eta subentzioek jarduera baten hasieran duten garrantziaz jabetzen gara eta horregatik saiatzen gara gure bezeroentzat eskuragarriak diren hoiek kontrolatzen. Gainera tramite guztiak ere egin genitzake zuen izenean. Gero eta gutxiago izaten dira halako diru-laguntzak, beraz ezin da aukera desaprobetxadu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar