Autonomoen berriak

Kotizazio minimoa izatearen arriskuak

blog image screen_shot_2017_06_06_at_6_15_47_pm.png

Aste honetako artikuloan azken aldian langile autonomoen artean asko entzuten ari den gai bati buruz hitz egingo degu, Gizarte Segurantzako KOTIZAZIO OINARRIA autonomoen erregimen berezian. Iada indarrean dago irabazien araberako kotizazio, baina hala eta guztiz ere zalantzak izaten dira ea interesgarria den legeak eskatzen duen minimoagatik kotizatzea edo gehixeago pagatzea autonomo kuota.

Langile autonomoen portzentai handi batek kotizazio berrian ere, kotizazio minimoaren tartean daude  950€ direlarik hilabetero. Ongi ulertu ahal izateko gauzak beharrezkoa da kontuan hartzea tarte bakoitzak kotizazio oinarri mínimo eta máximo bat duela eta irabazien araberako tarte horretan aukeratu ahal izango degula guk nahiago degun kuota.

Teoriaren arabera, egokiena, Kotizazio Oinarria eta benetan aktibitateak ematen dituen irabaziak bat etortzea litzake, baina hala ere autonomo gehienak ahal badute kotizazio oinarri minimoa aukeratzen dute beren tarte horren barruan. Kasu gehienetan behar luketena baino gutxiagogatik kotizatzen da. Adibidez, hilean 3.620€ko irabazi garbiak dituen autonomo batek, 1.241,83€ko kotizazio oinarri bat izan dezake eta hala 388,69€ko hileroko kuota izan, eta irabazien arabera 1.133,06€ pagatu behar lituzke hilero.

Normalean jendeak ez du ulertzen kotizazioa oso garrantzitsua dela baja egoera batean, aitatasun/amatasun egoeran eta jubilazioan kobratuko dena horren araberakoa delako. Baina beste kasu askotan, jendeak jubilazio urruti ikusten duen zerbait izaten da, eta ez dute konfiantza handirik sisteman, horregatik ahal duten gutxiena ordaintzen saiatzen dira.

Gutxinaka tarteak gorako joando dira eta ondorioz, kotizazioak ere benetan izan diren irabaziengandik gertuagokoak izango dira. 2024 honetan ere pixkat igo egin dira 2023arekin alderatuta, eta 2026an ere oraindik ere altuagoak izango dira.

Lehen esan bezela Kotizazio oinarri egoki bat izatea baina mínimo hori eduki nahiago dezutenentzat garrantzitsua izan daiteke istripu eta baja aseguru bat kontratatzea, baja egoera luze bat tokatzen bazaizue erosoago aurre egin ahal izateko. Eta jubilazioari begira EPSV edo pentsio plan bat irekitzea izan daiteke jubilau ondoren irabazi maila mantendu ahal izateko aukeretako bat.

Gipuzkoautonomo aholkularitzatik gogorarazi nahi genizuen kotizazioak duen garrantzia eta horrek ekar ditzakeen desberdintasunak. Jarri Gipuzkoautonomo aholkularitzarekin kontaktuan edozein zalantza duzuelarik.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar