Udara bukatzen ari da, eta honekin batera oporretara joateko aukera izan duten autonomoei lanera bueltatzeko ordua iritxi zaie. Ez dugu ahaztu behar, autonomo askorentzat hilabete hauetan izaten dutela urteko irabazien zati handiena eta ezin dutela oporretara joan.
Oporretara joateko aukera izan dezuten guzti horiei, Gipuzkoautonomotik lanera itzulera errazagoa eta efizienteagoa izan dadin, hainbat aholku emango dizkizuegu aste honetako artikuluan. Oso normala izaten da deskantsu garai hauetan, negozioa nola doan aztertzea, egin ditzakezuen berriztapenak nolakoak izan daitezken pentsatzea eta helburu berriak jartzea.
Lehen egunetarako, lan erritmoa berriz ere %100era iritxi arte, hainbat aholku ditugu dinamika onean sartzeko:
-Hiruhileko fakturak berrikusi: Zeintzuk dituzuen iada ordainduta eta zeintzuk dauden oraindik ordaintzeko.
-Ogasunak edo Gizarte Segurantzak notifikaziorenbat bidali dizueten ikuskatu: Notifikazio hauek zerbait ordaindu behar duzuelako badira, epean ordaindu beharko duzue, bestela arazoak izango dituzue.
-Ongi pentsatu nola sartuko dituzuen berriztapenak eta helburu berriak.
-Bezeroekin kontaktuan jarri: Oporretatik bueltatu zerala abisatu zure bezero garrantzitsuenei. Baloratuak sentituko dira, eta konfidantza handituko da elkarren artean.
-Epe laburrera lortu ditzakezuen bezero berrien lista bat egin.
Autonomo garenoi ez dizkigu inork egingo lan hauek gure izenean, beraz oporrak amaitu ondoren, berriz ere martxan jartzeko garaia iritxi da, eta lehen bezalaxe eginkizun hauek egiten joan behar dugu gure jardueraren hedapena ez dadin gelditu.
Utzi zure iruzkina