Autonomoen berriak

MUTUA HAUTATU BEHARRA DAGO MARTXOAK 31 BAINO LEHEN

blog image 8d28e5a1dcb70eaa804a2a67cba69406624050231.jpg

2019 honen hasieran langile autonomoen hainbat prestazio hobetu zirela aipatu genizuen, eta aldi berean nahitanahiez kontingentzia profesionalengatik kotizatzera pasa. Lehenago oso autonomo gutxi ziren kontingentzia profesionalengatik kotizatzen zutenak.

Kontingentzia profesionalengatik kotizatzen ez zuten autonomo hariek, urte asko zeramazkiten autonomo bezela alta egoeran, eta zuzenean kontingentzia arrunten prestazioak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin (INSS) tramitatzen zituzten mutua batekin egin ordez.

Hori gaur egun aldatu egin dute, eta autonomo askok karta bidez jasoko zenuten aldaketa honen jakinarazpena. 2019 hontatik aurrera, INSS ez da gehiago kontingentzia arrunten tramitazio eta ordainketak egiteaz arduratuko, eta beren kabuz lan egiten duten langile autonomo guztiak Mutua baten izen emanda egon beharko dira.

Hau egiteko martxoaren 31 arteko epea jarri dute, beraz azken astea izango da hau. Egin beharrekoa, TA-521-1 eredua bete eta Gizarte Segurantzan entregatzea da. Hiru modutan aurkeztu daiteke:

-Presentzialki: Nahiz eta iada tramite gehianak ezin diren presentzialki egin, hau entregatzeko aukera izango da.

-Korreo elektroniko bidez.

-Erregistro elektroniko bidez, baina hau egin ahal izateko, zertifikatu elektroniko bat edo CL@VE usuarioa beharko litzake.

Esan bezela martxoaren 31n bukatzen da aldaketa egiteko epea, baina ekainaren 1 arte ez da legea indarrean sartuko. Gipuzkoautonomo aholkularitzatik, beti bezela autonomoen inguruko aldaketa guztiei buruz informazioa gerturatzen jarraituko dugu.

Utzi zure iruzkina

Arrastrar para verificar