Gaur dakarkizuegun artikulu hau Gipuzkoa osoan zehar lan proiektu berrirenbat hasteko intentzioarekin dauden ekintzaile guztientzat da. Gizpukoautonomo aholkularitzatik hainbat gomendio eman nahi dizkizuegu, zuen proiektuen hasieran lagungarriak izan daitezkelakoan.
Aktibitate profesional berri bat hasteko ideia baduzue buruan, hasierak batere errazak ez direla jakin behar duzue eta gero eta zimentu egonkor eta sendoagoak izan, errazagoa izango duzuela hasiera batean pentsatutako helburura iristea. Beraz jarduera hasi baino lehenagoko eginbeharrak asko eta garrantzitsuak dira!
- Lehen pausua: Negozio plan egoki eta landu bat egin: Bertan gure negozioak denboran zehar izango duen nondik norakoa aurrikusten saiatuko gara. Eta etorkizunean negozioa izan daitekenaren zirriborro bat prestatuko dugu. Gastuak, bezeroak, irabaziak, eta baita helburuak ongi azalduz. Garrantzitsua da negozio plan batean aurkezpen egoki bat mantzea, nahiz eta askorentzat benetako egoera bat ez izan etorkizunari buruz ari garelako, kontuan izan Subentzioa eta Finantziazioa lortzeko banku eta erakunde desberdinek eskatuko dizuetela.
- Planifikazioa: Etorkizunean izan ditzakezun egoerak ongi pentsatu. Bakarrik hasi behar badugu negozioa edota bazkide bat edo gehiagorekin, etorkizunean aurki ditzakegun egoerei nola aurre egin pentsatzeak, bizkortasuna emango digu erabakiak hartzeko momentuan. Zein izango den zein lanen arduradun, eztabaida edo erabaki baten aurrean nola erabakiko diren gauzak akordio ezean, eta halako beste hainbat.
- Aurreko bi puntuak pentsatu eta gauzatuta, jarduera martxan jartzeko administratiboki bete behar diren tramiteak egitea da ondorengo pausua. Oraindik erer ez dira behar luketeen bezain erraz eta azkarrak, baina Gipuzkoautonomo aholkularitzatik laguntza doan eskeiniko dizuegu!
- Subentzio desberdinen jakitun izan: Egia da gaur egun ez dagoela laguntza ekonomiko asko, baina hauetakorenbat jasotzeko aukera baduzu, negozioa hasteko bultzada oso garrantzitsua izan daiteke, aprobetxatu! Gipuzkoautonomo aholkularitzan gure bezero guztiei ematen diegu zerbitzu hau, eta laguntza edo subentzio berriak jasotzeko aukera dutenean abisua pasatzen diegu.
- Azkenik helburuei buruz hitz egingo dugu. Guztiz beharrezkoa da negozio baten hasieran jomuga objektiboak jartzea. Anbizioa izatea beti da ona eta motibaziorako garrantzitsua, baina ez du ezertarako balio lortzea ezinezkoak diren helburu batzuk jartzea. Egin kalkuluak erreferentziatzat edo gida bezela hartzeko modukoak izan daitezkeenak eta zure negozioaren norantza adieraziko dizutenak.
Badakigu jende asko autonomoen legeen gaineko aldaketen zain zaudetela ekintzaile pausua emateko, baina tamalez oraindik ere, ez dugu inolako berririk hauen inguruan. Aurreko artikulu batean esan genizuen bezalaxe hilabete gutxi barru martxan behar lukete ondobidean.
Gipuzkoautonomo aholkularitzatik negozio berri bat hasteko behar duzuen laguntza eskeiniko dizuegu. Momentu egokia da aurrera pausu bat eman eta jarduera berrirenbat hasteko, baina beti ere egin nahi duguna aurretik ongi pentsatuta.
Utzi zure iruzkina