Europako Batasun barneko eragiketen funtzionamendua ikusi ondoren, BEZ-aren erabilera nazioarteko eragiketak zein den ikusiko dugu. Hauek dira ezaugarri nagusiak:
1)Salgaien Inportazioa:
Salgaiak aduanara iristen direnean BEZ-a, eta kasu batzuetan arantzelak ere ordaintzeko obligazioa izango dugu.
2)Salgaien esportazioak:
BEZ-a ordaintzetik salbuetsita daude salgaien esportazio eragiketak. Bai empresa eta bai azken kontsumitzaileei egindako salmentak.
3)Zerbitzuen Inportazioa:
Europar Batasun barneko eragiketen tratamendu berdina izango dute nazioarteko zerbitzuen inportazioek. BEZ gabe izango dira, nahiz eta ondoren ogasunean gure buruari eragin beharko diogu zerbitzu horren BEZ-a.
4)Zerbitzuen esportazioa:
Bezeroaren herrialdean egindako zerbitzuak direla kontsideratuko dira, eta ondorioz ez dugu inungo BEZ-ik jarri behar bidalitako fakturan.
Utzi zure iruzkina