Nahiz eta teknologikoki pauso ikaragarriak eman diren azken urteetan, oraindik ere badira autonomo eta enpresak, non kontabilitatea eskuz eramaten duten. Artikulo honen bidez, kontabilitatea online moduan eramateak dituen onura nagusiak azaltzen saiatuko gara.
Gipuzkoautonomo aholkularitzan bezero guztiek ondorengo onurak izango dituzue gure web aplikazioari esker, bai modu presentzialan, bai online moduan.
-Giza-hutsegiteak gutxitu: Aurrerapen teknologikoei esker, eragiketa matematikoetan dezimalengatik egoten diren edo kontabilitate idazpen bat egiterakoan izaten diren deskuadre txiki horiek egitea aurrezten dugu.
-Gainkargarik gabe: Diseinatu dugun herramienta guztiz doanekoa da gure bezero direnentzat, ez duzue lizentzia edo hileko tarifarik ordaindu beharra izango.
-Informazioa galtzeko arriskua sahiesten da: Kontabilizatutako erregistroak web orriaren serbidoreetan gelditzen dira gordeta, eta horietara ezin da inongo sarrerarik izan pasahitz gabe. Gainera astero egiten dira segurtasun-kopiak.
-Egunean 24 orduz zuen kontabilitatea ikusgai: Web aplikaziora internetera sarrera duen edozein gailutati sartzeko aukera izango duzue eta hala zuen kontabilitatea nola dagoen jakin.
-Fakturak sortu daitezke: Zure negozioak dituen irabazien idazpenak sartzen ari zaren momentu berean, aplikazioak datu horiek faktura batean biltzen ditu eta hala zuzenean zuen bezeroei emateko aukera izango duzue. Hala lan bakarrarekin bi eginbehar betetzen dituzu, kontabilizatu eta faktura sortu.
-Lotura zuzen eta jarraitua gestorearekin: Bi aldeak edukiko dute zuzeneko lotura web aplikazioarekin eta hala ondo ezagutzen dute zein de egoera momentu bakoitzean.
Anima zaitezte eta etorri gurekin online kontabilitatea probatzea. Zuen negozioaren egoera era ulergarriago batean ikusi ahal izango duzue eta eguneko edozein unetan.
Inongo konpromezurik gabe probatu ahal izango duzue ondorengo link-ean:
https://gipuzkoautonomo.com/users/login_prueba
Utzi zure iruzkina